Search
Search Menu

Online estreinaldia Emakumearen Egunean!!

006_KARRATU_WEB_PELOTARIS_OK_B

Gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Andres Salaberri zuzendari nafarrak, Daniel Burgui kazetariak eta Jokin Pascual argazki-zuzendariak burututako LAS PELOTARIS dokumentala nazioartean dohainik estreinatuko da FEELMAKERS.COM ikusentzunezko online plataforman.

Bertan, datorren iganderarte, hilak 12, ikusgai izango da. Ekimen honek munduan zehar frontoian diharduten emakumeen ahalegina, lana, kemena eta gogoa nabarmendu nahi ditu.

Metraje laburreko filme dokumentalak, EN BUEN SITIO-rekin batera ekoiztua, euskal pilotan aritzen diren Maite, Alicia, Rosa, Marion, Esther eta beste hainbat emakumeren historia helarazten digu; nahiz eta 30 herrialde baino gehiagotan praktikatzen den arren, gaur egun, kirol honek ezezaguna zein exotikoa izaten jarraitzen du. Eta, iha beti, gizonezkoei lotua. Nafarroan, Mexikon eta Kalifornian filmatutako obra Bilboko ZINEBI jaialdian estreinatu zen lehenbizikoz 2015ean. Hamaika festibaletatik igaro ondoren, zuzendariek beren lana online erakutsi eta banatzea erabaki dute eta, horretarako, Emakumearen Nazioarteko Egunaren urteurrena aitzaki ezinhobea da. Filmea ondoko helbide laburrean ikus daiteke www.bit.do/LASPELOTARIS, baita www.lapelotaris.com webgunean ere.

Daniel Burguiren hitzetan, “mota honetako filme dokumentalak, laburrak izateaz gain, areto eta jaialdietan duten ibilbide motzak zaildu egin ohi du beren ondarea ikusentzuleei zein bere benetako protagonistei helaraztea. Askotan, non ikus daitekeen galdezka datozkigu eta ez dakigu zer erantzun. Hala ere, dokumentala, beren denbora, intimitate eta energia luzatu diguten pertsona eskuzabalei esker jaio dela ulertzen dugu. Gizrtearekin eta, bereziki, emakume hauekin zorretan gaude. Beraiek gabe ez legoke historiarik. Hau guztiagatik, eskuzabalak izan behar dugu jendeak historia elkarbanatu eta harekin gozatu dezan”.

Dokumentala ikusi ahal izateko baliozko posta elektroniko helbide bat eta erabiltzailea besterik ez dira behar. Horiek film laburretan espezializatuta dagoen FEELMAKERS plataforman sartu eta edozein gailu digitalarekin (tableta, mugikorra, pc…) kalitate onean ikusiko dugu. Gaztelaniaz zein ingelesez egin dezakegu, dokumentala gaztelaniaz, euskaraz, portugesez, fratsesez eta ingelesez filmatu baita.

Dohanik ikusteko aukera gozatzeko, hauek dira jarraitu HIRU beharreko hurratsak:

  1. Sartu www.feelmakers.com edo www.bit.do/laspelotaris
  2. Erregistratu zaitez zure aukerako e-mail ta pasahitzarekin
  3. Azpitituluak aukeratu eta DISFRUTATU!  
  4. KOMENTATU eta ZABALDU #LASPELOTARIS #MARTXOAK8

Leave a Comment

Required fields are marked *.